XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bilbo'ko adiskide bat bidaide artuta, joan zen Elgoibar'era bere ezagun baten jatetxe dotore xamar batera eta esan zion restaurante-jabeari, berarekin zekarren adiskidea Venezuela'tik etorri berri zela ziaro aberastuta eta bazkaltzera konbidatu zula.

Jarri ziran, bada, bazkaritan, eta aukeratu zituzten kartako jakirik onenak eta... garestienak, aboa gozatu zuten, urdailla ase eta... gero gerokoak.

Pernando'ren pilosopia alakoxea zen: Gu ondo bazkaldu gaituk eta iñork etziguk kenduko jandakoa.

Ordaintzeko garaia eldu zen eta ez Pernando'k eta ez bilbotarrak xoxik etzuten bazkaria pagatzeko.

Orduan, pentsatuta zuten bezala, Pernando'k esan zion bilbotarrari: - Ua korrika kalera eruena egiñaz.

Bilbotarra atera zen jatetxetik, baiñan baita ugazaba ere atzetik.

Au ikusita, Pernando ugazabaren atzetik erten zen.

Jatetxeko nagusiak ia arrapaturik zeukanean bilbotarra, onek kendu zun txamarra, jaso zitun maukak eta asi zen aginka alboan topatu zun arbol baten enbor azalari.

Eta eruena egiten gure bilbotarra mutilla zela aitortu bear.

Ugazaba txunditurik eta ikaraturik zegola zoroari begira, Pernando alboratu zitzaion eta esan zion: - Ene! Berriz ere zoroak jo dio!